Jai-giro handia izan da Mendaron inauterietako zapatuan

Barren.eus 2020ko ots. 22a, 21:24

Eguraldiak ere lagundu du, eta mozorrotutako jende ugari ibili da gaur Mendaron. Izan da bakarka mozorrotu denik, baina asko eta asko taldetxotan edo kuadrillan mozorrotu dira, eta aldean eraman dute musika ere, orgatxotan. Argazkiak barruan

 Bizi Poza txarangak girotu du goiz-eguerdi partea, eta jai-giro handia izan da herrian. Arratsaldean umeentzako musika saioa izan da frontoian, eta gauerako dantzaldia dago iragarrita, Basajaun taldearekin. Argazki-bilduman atzo arratsaldean Mendaro Ikastolako umeek egindako jaialdiako irudiak ere gehitu ditugu.

 2020 02 22 Mendaro inauteriak

2020 02 22 inauteriak mendaro barren

2020 02 22 inauteriak mendaro barren aldizkaria