Domekan da Kontzezio Eguna, baina zapatuan ospatuko dute Mendaron. Urtero bezala, baserriko sasoiko jenero onena dastatu eta erosteko aukera izango da frontoian, eta inguruko baserrietako ganaduak ere jaitsiko dituzte kalera.
Su ondora batzeko eguraldia egin zuen zapatuan, kalean gora eta behera ibiltzekoa baino gehiago, baina jende dezente batu zen eguerdi aldera Maalara, danbolinen berora.
Gazteek hartu zituzten Mendaroko kaleak joan den zapatuan, urriaren 12an, egin zuten Gazte Egunean. Eguraldia alde izan zuten eta udakoa zirudien giroarekin ospatu zuten egun osoko festa eguna.
Mendaroko Gazte Eguna egingo dute larunbatean, urriaren 12an. Eguerdian hasi eta gaueko ordu txikiak arteko egitaraua prestatu du Mendaroko Gazte Asanbladak.