Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, 1972) dantzari eta antropologoa han eta hemen aritu da azkenaldian Olentzerori buruzko hitzaldiak ematen. Araolazak dio Olentzero enbor batetik sortutako panpina dela, eta enbor eta panpina horrek ez dutela zertan beti gizonezko izan.
Kirola, dantza eta generoaren inguruko iritzia plazaratu du Oier Araolaza (Elgoibar, 1972) dantzari eta ikertzaileak, eztabaida sustatzeko asmoz. Araolaza dantzan.eus-eko editore lanetan aritu da zenbait urtez, eta gaur egun dantza eta generoaren inguruko ikerketa lanean ari da EHUn Mikel Laboa Katedraren babesarekin.
Edozein ekitalditara hurbildu eta zaila da aurreskurik ikusi gabe etxera bueltatzea. Astean zenbat aurresku ikusiko dituzte diputatu nagusiak? Eta Lehendakariak? Industriagune baten kanpoaldean egindako bidegorri baten inaugurazioak aurreskua behar al du? Bere ohore zentzua galtzeraino esplotatzen ari al gara aurreskua? Honen inguruan hausnartu dute dantzan.com atarian eta iritzi ezberdinak batu, tartean Oier Araolazarena.