Amaitu dituzte King-Kong zubiko obrak eta dagoeneko erabiltzeko prest dago. Zubiko bi zatitan zeuden eskailerak kendu dituzte, Urazandi auzorako irisgarritasuna hobetzeko.
Barixaku arratsaldean zabalduko dute Maalako parkea, eta asteburuko ospakizunetarako prest egongo da. Hasiera batean Gabonetarako amaitu nahi zuten arduradunek, baina eguraldiaren eraginez, obrak uste baino mantsoago joan dira.
Urazandi auzoa eta herrigunea batzen dituen King-Kong zubia berritzeko lanak hasiko ditu Elgoibarko Udalak astelehenean, otsailaren 2an. Zubiko bi zatitan dauden koskak kenduko dituzte. Obrek irauten duten bitartean erabat itxita egongo da zubia.
Estazio kalea eta San Roke auzoa lotuko dituen igogailuaren obrak direla-eta, Bernardo Ezenarro kalearen zati bat eta Trenbide kaletik San Rokerako sarbidea itxita egongo dira. Eguen arratsaldera arte egongo dira itxita, Hirigintza sailetik jakinarazi dutenez.
Gaur arratsaldean zabalduko dute Olaso industriagunea eta Sigma auzoa batuko dituen oinezkoentzako pasabidea. 18:00etan egingo dute inaugurazio ekitaldia.
Elgoibarko hiri bilakaera izenburuko liburua aurkeztuko du Luis Ulazia arkitektu elgoibartarrak gaur (abenduak 18), Elgoibarko kultur Etxean (19:00). Ulaziak 73 urte ditu eta 1981. urtetik 2000. urtera bitartean udal arkitektoa izan zen.