Pista Beltza iragazgaizteko eta berriz urbanizatzeko obrek zuzenean eragiten diete 150 garaje baino gehiagoko jabeei. Une honetara arte, ibilgailuei kalean sartzen utzi badiete ere, azken fasean ezinezkoa izango dela aurreratu du Udalak. Garajeotako erabiltzaileentzako aparkaleku berriak egokitzea erabaki du Udalak.
Aita Agirre plazan dauden aparkaleku, bide eta espaloiak berrurbanizatzeko lanak hasiko ditu urtarrilean Elgoibarko Udalak, eta umeentzako joko-gune berriak ere eraikiko dituzte lehen zegoena berreskuratzeaz gainera. Abenduko zubira bitartean itxita egongo da Aita Agirre pareko aparkalekua, eraikinean egin beharreko instalazio elektrikoak direla-eta.