Urdinberri Viuda De Sanz enpresak egingo ditu Errotaberriko igogailu publikoa egiteko lanak, eta 457.322,78 euroko aurrekontua izango dute, BEZa kanpo.
Errepide-sare nagusitik Mendarora bigarren sarbide bat egiteko aurreproiektua edo proiektuaren zirriborroa aurkeztu zuten eguaztenean Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mendaroko Udalak, udaletxean eman zuten prentsaurrekoan.
Aurrerantzean debekatuta izango dute txirrindulariek eta oinezkoek Azkarateko mendatea GI-2634 errepidetik zeharkatzea. Era berean, ibilgailuek ezingo dute elkar aurreratu mendateko jaitsieretan.