Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 09 16 pasabidea ubitartegainEusko Jaurlaritzak eta Elgoibarko Udalak elkarrekin lan egingo dute Euskotrenek Elgoibarren duen trenbide azpiegitura eta ingurua berroneratzeko. Guztira, 1,2 milioi euroko inbertsioa egin beharko dute horretarako, eta Jurlaritzak 500.000 euro jarriko ditu. Lan batzuk eginda daude eta egiteko beste batzuk; esaterako, Ubitarteburu eta Ubitartegain inguruen artean oinezkoentzako pasabide bat egingo dute. 

2015 04 17 eskaileramekerrotaberriElgoibarko Udaleko Hirigintza Sailetik jakinarazi dutenez, gaurtik aurrera 24 orduz izango dira martxan Elgoibarko eskailera mekanikoak eta igogailu publikoak. 

2015 4 10 igogailu urdina3Gaur eguerditik aurrera erabiltzeko moduan dago Trenbide kaleko igogailua. Irisgarritasuna hobetzeaz gain, informazio gune ere izango da igogailu berria. Udal arduradunek jakinarazi dute gaurtik aurrera herriko lau igogailuak 24 orduz egongo direla martxan.

2015 03 11 sanrokekoaldapaTrenbide kaletik Olaizaga kiroldegira joateko bidegurutzera arteko zatia berriro urbanizatzeko lanak datorren astean hasiko dituztela jakinarazi du Elgoibarko Udalak. Honakoa ez da Elgoibarren martxan dagoen obra bakarra, Andonegi etxetik King-kong-eko autobus geltokira arteko bidea urbanizatzeko lanak ere hasita daude-eta.

2015 02 12 kingkongekozubiaAmaitu dituzte King-Kong zubiko obrak eta dagoeneko erabiltzeko prest dago. Zubiko bi zatitan zeuden eskailerak kendu dituzte, Urazandi auzorako irisgarritasuna hobetzeko. 

2015 02 12 maalakoestalpea5Barixaku arratsaldean zabalduko dute Maalako parkea, eta asteburuko ospakizunetarako prest egongo da. Hasiera batean Gabonetarako amaitu nahi zuten arduradunek, baina eguraldiaren eraginez, obrak uste baino mantsoago joan dira. 

2015 01 22 inbertsioprokingkongzubiaUrazandi auzoa eta herrigunea batzen dituen King-Kong zubia berritzeko lanak hasiko ditu Elgoibarko Udalak astelehenean, otsailaren 2an. Zubiko bi zatitan dauden koskak kenduko dituzte. Obrek irauten duten bitartean erabat itxita egongo da zubia. 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza