Eusko Jaurlaritzak eta Elgoibarko Udalak 1,2 milioi euro bideratu dituzte Elgoibarren trenbide-sarearen integrazioa hobetzeko. Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik eta Elgoibarko alkate Ane Beitiak orain arte eginiko lanak ikusteko bisita egin dute. Era berean, Trenbide kalean dauden autoentzako aparkalekuak hobetzeko lanak aurki hasiko dituztela jakinarazi dute. (bideoa dauka)
Eusko Jaurlaritzak eta Elgoibarko Udalak elkarrekin lan egingo dute Euskotrenek Elgoibarren duen trenbide azpiegitura eta ingurua berroneratzeko. Guztira, 1,2 milioi euroko inbertsioa egin beharko dute horretarako, eta Jurlaritzak 500.000 euro jarriko ditu. Lan batzuk eginda daude eta egiteko beste batzuk; esaterako, Ubitarteburu eta Ubitartegain inguruen artean oinezkoentzako pasabide bat egingo dute.
Trenbide kaletik Olaizaga kiroldegira joateko bidegurutzera arteko zatia berriro urbanizatzeko lanak datorren astean hasiko dituztela jakinarazi du Elgoibarko Udalak. Honakoa ez da Elgoibarren martxan dagoen obra bakarra, Andonegi etxetik King-kong-eko autobus geltokira arteko bidea urbanizatzeko lanak ere hasita daude-eta.