Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 07 08 uparitzaga vpoUparitzaga kalean eraikiko diren babes ofizialeko hamasei etxebizitzen zozketa egingo dute gaur, 10:30etik aurrera. Zozketa zuzenean, streaming bidez jarraitu nahi duenak horretarako aukera dauka www.irekia.euskadi.net webgunean.

2016 02 19 pm urruzuno kaleaDatorren asteko bi egunetan Pedro Migel Urruzuno kaleko trafikoa eten egingo dutela jakinarazi du Elgoibarko Udalak. San Frantzisko kaleko 32. zenbakian egiten diharduten lanak direla-eta itxiko dute kalea. 

2016 02 16 edukiontziak elg.eusDebabarreneko Mankomunitateak aurreko barixakuan zabor-tasa %10 eta %15 artean igoko duela iragarri ondoren, Elgoibarko EH Bilduk uste du ardura erraustegia gelditu zutenei ezin zaiola leporatu. “Askoz kutsakorragoa eta askoz garestiagoa den azpiegitura bat egitea ezin da izan lehenetsitako aukera”, dio koalizioak.

2016 02 12 mankomunitatekoak ser irratianArcadio Benitez Debabarrenako mankomunitateko presidenteak azaldu duenez, zabor bilketaren tasa %10 eta %15 bitartean igoko dute aurten. Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak (GHK) pilatu duen 800.00 eurotik gorako defizitari aurre egiteko igoko dutela zabor tasa arrazoitu du Benitezek. Bestalde, Elgoibarren sailkatu gabe gelditzen den zaborra Cantabriako zabortegi batera hasi dira bidaltzen.

2015 07 08 uparitzaga vpoUparitzaga kalean eraikiko diren babes ofizialeko hamasei etxebizitzen zozketa martxoaren 2an egingo da. Guztira 58 pertsonek egin zuten eskaria eta sei baztertu egin behar izan dituzte baldintzak ez betetzeagatik.

2016 02 04 igogailua non mendaroHerriko Enparantza Garagartza auzoarekin lotuko duen igogailu publikoa egingo dute Mendaron. Udaletxearen atzeko aldean egingo dute igogailua, eskailerak dauden tokian.

2016 01 13 ana oregi trenbide obrei bisita beitiaEusko Jaurlaritzak eta Elgoibarko Udalak 1,2 milioi euro bideratu dituzte Elgoibarren trenbide-sarearen integrazioa hobetzeko. Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik eta Elgoibarko alkate Ane Beitiak orain arte eginiko lanak ikusteko bisita egin dute. Era berean, Trenbide kalean dauden autoentzako aparkalekuak hobetzeko lanak aurki hasiko dituztela jakinarazi dute. (bideoa dauka)

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza