Aizkorri eta Urazandi lotzen dituen bidea berrurbanizatzeko azken lanak hasi zituen Udalak ekainaren hasieran eta argiteria jartzea falta zaie lanak amaitzeko.
Elgoibarko Udalak Construcciones Otegui Gaztañaga, S.L. enpresari esleitu dizkio Urazandin bi igogailu publiko eraikitzeko lanak, 423.066,05 euroren truke (BEZa barne), eta zazpi hilabeteko epea izango du obrak gauzatzeko. Lanek iraun bitartean, autobus-zerbitzua jarriko dute martxan