180.000 euroko inbertsioa landa bideak konpontzeko

Barren.eus 2021ko aza. 27a, 13:32

Elgoibarko Udalak amaitu ditu aurtengorako aurreikusita zituen landa eremuko lanak, eta guztira, 180.000 euroko inbertsioa egin du landa bideak konpontzeko. Herriko hiru auzotan egin dituzte asfaltatze lanak: Idotorben, Urruzunon eta Aiastian.

Idotorben, esaterako, Legardako bideak asfaltatzeko lanak egin dituzte, eta hango horma ere konpondu dute. Guztira 30.560,92 euroko aurrekontua izan dute lan horiek. Urruzuno auzoan, aldiz, Urruzuno Berri eta Azkarate baserrien inguruko bideak konpondu dituzte, 20.048,66 euroko inbertsioarekin. Azkenik, Aiastian, Bertoso eta Oanagusi baserrien inguruan egin dituzte afaltatze lanak. Horretarako, 75.451,50 euro inbertitu dituzte.

Udaletik jakinarazi dutenez, asfaltatze lan horiez gain, beste hainbat hobekuntza ere egin dituzte landa inguruetan: hainbat bide konpondu dituzte, eta horrekin batera, postontzi berriak eta babes-hesiak jarri dituzte Idotorben, Urruzunon eta Sallobenten.

2021 11 30 landa inguruan lanak elgoibar udala

2021 11 30 landa inguruan lanak elgoibar udala 1

2021 11 30 landa inguruan lanak elgoibar udala b1