Herriko Plazako zoruan ez labaintzeko tratamendua ematen ari dira

Barren.eus 2021ko ira. 21a, 12:53

Herriko plazan tratamendua ematen ari da Mendaroko Udala, oinezkoak labaindu ez daitezen.

Guztira, 1.500 metro koadrotan aplikatu dute tratamendua. Lanon inguruan azaldu dute zoladura prestatzeko lanak egingo dituztela, eta, horretarako, desinkrustagailu industrialak erabiliko dituzte. Ondoren, ez labaintzeko soluzio bat aplikatuko dute zoladuraren gainean, porositatea sortzeko. Azkenik, hondar-garbiketa bat egingo dute, berriro desinkrustagailu industrialak erabilita. Atzo hasi zituzten lanak eta astebeteko epean bukatuta egotea aurreikusten dute.

Udaletik jakitera eman dutenez, herritarren eskaera "ugari" jaso ostean erabaki zuten lanok egitea, euria egiten duen egunetan zoladura irristakorra dela kexatu baitziren heritarrok.