Altzairuzko postontziak ipiniko dituzte Elgoibarko baserrietan

Barren.eus 2021ko mai. 14a, 14:57

Herriko baserrietan dauden aluminioko buzoiak kendu eta altzairuz egindakoak ipiniko ditu Elgoibarko Udalak. Buzoi guztiak aldatzea da asmoa, 2023rako. Hasteko, hamabost buzoi ordezkatuko dituzte aurten.

Elgoibarko Udalak egun hondatuta dauden baserrietako aluminioko postontziak altzairukoengatik ordezkatuko ditu, guztira 15 buzoi aurten. Altzairua aluminioa baino iraunkorragoa denez, buzoiak egoera onean mantentzea bermatuko duela zehaztu dute. Baserrietako postontzi guztiak aldatuko ditu Udalak, eta lan horiek 2023ra bitartean egingo dituztela jakinarazi dute, "pixkanaka". Udalak 20.000 euro erabiliko ditu postontziok aldatzeko.

Lada ingurunearen zaintzarekin zerikusia duten hainbat hobekuntza lan egiten ari direla gogora ekarri dute udal arduradunek, "egungo egoera hobetu eta baserri bideak biziberritzeko". Izan ere, Elgoibarren herritar asko bizi direla herrigunetik kanpo, "Elgoibarko baserrietan bizi direnak edota bertatik igarotzen direnak eta hain zuzen horien bizi-kalitatea hobetu zein bermatzeko eta, noski, ingurunearen zaintza eta egoera ona bermatzeko ere, ekintza desberdinak burutzen ari gara bertan", azaldu dute.

2021 05 14 buzoiak elgoibar udala