Zabaldu dute Urazandiko igogailu publikoa

Barren.eus 2021ko mai. 6a, 11:58

Iazko abuztuan hasi zituzten eskailera mekanikoak kendu eta bi igogailu jartzeko obrak, eta gaur inauguratu dituzte.

 Lehen igogailuak 14 metro inguruko altuera du, eta 1.500 kg. eta 20 pertsonentzako lekua du. Bigarrenak 8,35 metroko altura du, eta honek ere 1.500 kg eta 20 pertsonentzako edukiera dauka. Igogailuak 24 orduz egongo dira erabilgarri, urteko 365 egunetan.
Irekiera ekitaldian Ane Beitia Elgoibarko alkateak, Iosu Arraiz Hirigintza zinegotziak eta auzoko hiru bizilagunek hartu dute parte. Proiektu hau Udalerriko irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetu eta herritarren ongizatea bermatzeko Udalaren estrategiaren barnean kokatzen da, eta Udalak 423.066,05 euroko inbertsioa egin du. Bi igogailu horien instalakuntzarekin batera, ingurua berrurbanizatzeko zenbait lan ere egin dituzte: Euri-uren saneamenduan eta argiteria sarean hobekuntzak egin dituzte, eta sare berriak Led teknologiako 7 argi puntu berri eta birjarri beharreko beste bat ditu, aurretik zegoen argiteriaren bikoitza.
 • Arreiturre-Erretsundi batuko dituen igogailua
Elgoibar irisgarriagoa egiteko helburuaren barruan, Arreiturre-Erretsundi batuko dituen igogailua eraikitzeko lanak lizitazio fasean daudela gogorarazi dute agintariek, eta lanak 2021eko bigarren seihilekoaren hasieran ekitea da Udalaren aurreikuspena. Horrez gain, Errotaberrin ere eskilara mekanikoak ordezkatzeko igogailua ezarriko da. Era berean, King Kong-eko zubiaren eraberritzea abian jartzeko hartu-emanean dabil Elgoibarko Udala URA ur agentziarekin: aurten lizitatuko da exekuzio proiektua, proiektuaren idazketari ekiteko.

∞Lotura duten albisteak:

2021 05 06 igogailu publikoa zabalik urazandi elgoibar agintariak auzotarrak

2021 05 06 igogailu publikoa zabalik urazandi elgoibar

2021 05 06 igogailu publikoa zabalik urazandi elgoibar 2