Gris kolorekoak dira eserleku berriak eta hainbat formatakoak. Aita Agirre eraikinaren aurrean daude batzuek, eta arkupeetan, eraikinerako sarrera nagusiaren albo banatara beste batzuek. Lorontziak gaur bertan jarri dituzte eta lurra sartzen aritu dira udal beharginak.