Altzola auzoko bainuetxeko zumardian ibai ertzean zegoen petrila ia osorik eraman zuen urak 2021eko abenduaren hasierako ufaletan, eta geratu ziren zatiak uraren indarrak kaltetu ditu.
Joan zen ostiralean hasiko zirela iragarria bazuten ere, martitzenean ekin zioten Mendaron ospitalerako igogailuen egiturak jartzeari, eta itxita izan zuten kalea tarte batez.
2022ko martxoaren 28an egindako bilkuran, Udal Batzarrak erabaki zuen San Bartolome parrokiari 14.000 eurorainoko dirulaguntza izenduna ematea, 2022an parrokiaren ondare historiko-artistiko erlijiosoa konpontzeko, mantentzeko eta hobetzeko lanak egiteko.
Partaidetza prozesu bidez aukeratu zuten herritarrek Santa Ana kale hasieran dagoen etxebizitzaren horman margotzeko horma irudia, eta Pablo Astrainen 'Ibai Berria' lanak jaso zituen boto gehien. 980 bototatik, 445 eskuratu zituen proposamenak.