Datorren ikasturterako robotika ikastaroan izena emateko epea zabaldu du Elgoibarko Udalak. LH1 eta LH4 bitarteko haurrentzako ikastaroa da, eta besteak beste, robotak, bideo-jokoak edo asmakizun teknologikoak sortzen, diseinatzen, eraikitzen eta programatzen ikasten dute.
Heziketa Zikloetako ikasleen ikasturte amaierako ekitaldia egin dute IMHn, eta IMH sariak ere banatu dituzte. Covid-aren ondorioz, aurten ere amaiera ekitaldi bakarra egin beharrean, taldeka elkartu dira ikasleak beraien tutoreekin, urte guztian ezarritako burbuilak mantendu dituzte.
Ekoizpen eta kontsumo arduratsuaren gaia landu dute aurten Debabarreneko eskola-umeek Eskolako Agenda 30 programaren barruan, baina pandemia dela-eta, aurten ezin izan dituzte euren ekarpen eta proposamenak udalbatzarretan aurkeztu. Horren ordez, bideo bana grabatu dute umeek dagokien udalerriko udalei aurkezteko, eta Udalek beste bideo batekin erantzun diete.
Ikastolako jolastokiaren egituraren eta diseinuaren inguruan hasitako gogoetaren harira, irainak, mezu matxistak eta mehatxuak jaso zituen joan zen barikuan Mendaroko Arno Guraso Elkarteak blogean, eta atzo, irainok eta mehatxuok gaitzetsi eta arnokideek publiko egindako adierazpenarekin bat egin zuen Mendaroko Udalak.
Patioaren inguruko gogoeta parte-hartzailea sustatzeko ahaleginaren barruan beste herri batzuetako ereduak aurkezteari ekin dio Arno Guraso Elkarteak blogean (arnogurasoelkartea.eus). Gaiaren inguruan sakontzeko, solasaldi bat ere antolatu dute eguen honetarako, maiatzaren 6rako.
Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako gela bateko ikasleak "Elgoibartik Martera" izeneko proiektua lantzen ari dira ikasturte honetan, Magnet-Erakarri proiektu pilotuaren barruan. Orain arte egin duten lana aurkeztu zieten aurreko barikuan Alcorta enpresako arduradunei, eta baita sortu dituzten rover ibilgailuak ere.