Bizitzarako prestakuntza euskaraz programaren barruan, ia 168.000 euroko dirulaguntza emango die Elgoibarko Udalak herriko ikastetxeei, 2020/2021 ikasturtean hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko.
Elgoibarko Udalak diruz lagunduko die UEU Udako Euskal Unibertsitateak Eibarko, Iruñeko eta Gasteizko egoitzetan udaberrian eskainiko dituen ikastaroak egiten dituzten herritarrei.
Obretan ari dira IES Elgoibarko BH Institutuan. Batetik, jolastokia estaltzen ari dira egurrezko egitura handi batekin, eta bestetik, ikasgelategi berria ari dira eraikitzen.
Emakumeen Jabetze Eskolan izena emateko epea zabaldu du Elgoibarko Udalak. Bi modu jarri dituzte horretarako; aurrez aurre Herritarren Arreta Zerbitzuan edo Internet bidez. Sei ikastaro prestatu dituzte.
Elgoibarko Udalak diru-laguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak otsailetik maiatzera bitartean emango dituen ikastaroetan parte hartzen duten herritarrei.
Mendaroko Udalak airea garbitzeko hiru makina ipini ditu Mendaro Ikastolan, Covid-19aren aurkako prebentzio neurri gisa, kutsatzeko arriskua txikitu eta ikasle eta irakasleen segurtasuna bermatzeko.