Unibertsitaterako Sarbide Proba ("selektibitatea" izenarekin ezagutzen dena) egin zuten IES Elgoibar BHI ikastetxeko ikasle guztiek gainditu dute. Era berean, institutuko sei ikaslek lortu dituzte aurten ohorezko matrikulak. Barikuan egingo dute diploma banaketa ekitaldia.
Datorren ikasturterako robotika ikastaroan izena emateko epea zabaldu du Elgoibarko Udalak. LH1 eta LH4 bitarteko haurrentzako ikastaroa da, eta besteak beste, robotak, bideo-jokoak edo asmakizun teknologikoak sortzen, diseinatzen, eraikitzen eta programatzen ikasten dute.
Heziketa Zikloetako ikasleen ikasturte amaierako ekitaldia egin dute IMHn, eta IMH sariak ere banatu dituzte. Covid-aren ondorioz, aurten ere amaiera ekitaldi bakarra egin beharrean, taldeka elkartu dira ikasleak beraien tutoreekin, urte guztian ezarritako burbuilak mantendu dituzte.
Ekoizpen eta kontsumo arduratsuaren gaia landu dute aurten Debabarreneko eskola-umeek Eskolako Agenda 30 programaren barruan, baina pandemia dela-eta, aurten ezin izan dituzte euren ekarpen eta proposamenak udalbatzarretan aurkeztu. Horren ordez, bideo bana grabatu dute umeek dagokien udalerriko udalei aurkezteko, eta Udalek beste bideo batekin erantzun diete.