Irati De Anta Elgoibar BHI Institutuko ikasleak 10etik 9,98 nota atera du unibertsitaterako hautaproba azterketan, eta emaitza horri esker, berea izan da EAEko notarik onena, 12.107 ikasleren artean.
IMH Sarien hogeigarren ekitaldia antolatu du aurten IMH Campusek, eta enpresen parte hartzea berreskuratu dute aurten, pandemiagatik etenda baizuten. Bost lagun saritu dituzte aurten, horien artean bi elgoibartar, Eneko Loiola eta Igor Iriondo.
Elgoibar BHI ikastetxean bisitan izan dira Jokin Bildarratz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua; eta, Amaia Urzelai, Gipuzkoako Hezkuntzako lurralde-ordezkaria.
Elgoibarko Udalak Elhuyarrekin elkarlanean sustatutako Bizilabe Elgoibar aisialdi eskaintzan izena emateko epea ireki du. 2022ko urritik 2023ko maiatzera izango da ikasturtea, eta LH1etik aurrerako ikasleek parte hartu ahal izango dute.
Eskualdeko ikastetxeetan ikasturtean zehar zientziaren eta teknologiaren esparruan egindako 18 esperimentuk hartu dute parte aurtengo We Make Debabarrena! STEAM Erronkan, eta eman dituzte ezagutzera irabazleak.