Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 28 plenotxikifamiliargazkianEskolako Agenda 21eko udalbatzarra egin dute gaur goizean Elgoibarko Udaletxean. Elgoibarko hiru ikastetxetako (Herri Eskola, Ikastola eta Institutua) 40 ikasle inguru batu dira pleno aretoan. Urtean zehar elikadura jasangarri eta osasuntsuaren gaia lantzeko hainbat ekintza burutu dituzte ikastetxeetan, eta egoeraren diagnostikoa egin ostean, ikasleek Udalbatzarrean aurkeztu dituzte ateratako ondorioak, baita euren eskaera eta proposamenak ere. 

2015 05 27 ehigekoakurkullurekinjatagazEuskal Eskola Publikoaren jaiaren harira, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko ordezkaritza bati harrera egin diete gaur, hilak, 27, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak eta Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza, Politika eta Kulturako sailburuak Lehendakaritzan. (bideoa dauka)

2015 05 11 lanbideheziketaasteatentsioahartzenEuskadiko Lanbide Heziketaren Astea ospatzen dihardute Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko 50 zentro inguruk, tartean Elgoibarko Meka eta IMH ikastetxeek. Lanbide Heziketak gurasoengana eta DBHko nahiz Batxilergoko ikasleengana gerturatu nahi du, bai eta Euskadiko prestakuntza zikloak bertatik bertara ezagutu nahi dituen edonorengana ere. 

2015 05 09 jonlapeiraigorlarrapodiumeanSpainSkills Lanbide Heziketako olinpiadak jokatu dituzte, maiatzaren 5etik 9ra bitartean, Madrilen, eta Elgoibarko ikastetxeetako ordezkariak lehiatu dira bertan. IMHko ikasle Jon Lapeirak urrezko domina lortu du CNC proban.

2015 05 04 hitzarmenaudalaikastetxeakAurreko urteetan bezala, 2015ean hitzarmen bateratuak sinatu ditu Elgoibarko Udalak herriko eskolekin (Elgoibar Ikastola, Herri Eskola, Institutua eta Meka). Hitzarmenean jasota dagoenez, Udalak 29.431,51 euroko diru-laguntza emango die ikastetxeei 14/15 ikasturtean hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko.

2015 04 28 euskoskillsimhaitorzabalaMaiatzaren 5etik 9ra bitartean jokatuko dira Lanbide Heziketako Skills olinpiadak, Madrilen. Lanbide Heziketako selekzioa lehiatuko da han, eta Elgoibarko Lanbide Heziketako bi ikastetxeetako ikasle bana ere izango dira tartean: Jon Lapeira IMHkoa eta Eneko Alkorta Mekakoa.

2015 03 26 ikastolagooglebruselanElgoibar ikastola Google-ek Bruselan antolatu duen Chromebook Pilot and Professional development ekitaldian parte hartzera gonbidatu dute. Europako beste hainbat ikastetxe ere gonbidatu dituzte ekitaldira, baina bera izan da estatuko bakarra.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza