SpainSkills Lanbide Heziketako olinpiadak jokatu dituzte, maiatzaren 5etik 9ra bitartean, Madrilen, eta Elgoibarko ikastetxeetako ordezkariak lehiatu dira bertan. IMHko ikasle Jon Lapeirak urrezko domina lortu du CNC proban.
Aurreko urteetan bezala, 2015ean hitzarmen bateratuak sinatu ditu Elgoibarko Udalak herriko eskolekin (Elgoibar Ikastola, Herri Eskola, Institutua eta Meka). Hitzarmenean jasota dagoenez, Udalak 29.431,51 euroko diru-laguntza emango die ikastetxeei 14/15 ikasturtean hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko.
Maiatzaren 5etik 9ra bitartean jokatuko dira Lanbide Heziketako Skills olinpiadak, Madrilen. Lanbide Heziketako selekzioa lehiatuko da han, eta Elgoibarko Lanbide Heziketako bi ikastetxeetako ikasle bana ere izango dira tartean: Jon Lapeira IMHkoa eta Eneko Alkorta Mekakoa.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 1.229.000 euro aurreikusi ditu aurtengo aurrekontuetan Meka Lanbide Eskolak eta Arreiturre institutuak San Roken partekatzen duten Ezenarro ikastetxeko eraikina berritzeko. 1954an zabaldu zuten San Roke auzoko Meka Ezenarro ikastetxea.
Abian, Debabarreneko II. Lanbide Heziketa Azoka martxoaren 11, 12 eta 13an egingo da Eibarren. Eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeek, -IMH eta Meka Lanbide Eskola, tartean- eta Debegesa Garapen Agentziak antolatu dute elkarlanean. Helburu bikoitza du azokak. Batetik, eskualdeko ikasketa eskaintza zabala aurkeztea eta, bestetik, Lanbide Heziketa lan merkatuaren beharrizanei ondoen egokitutako ikasketa gisa nabarmentzea, Lanbide Heziketaren eta enpleguaren arteko lotura erakustea, alegia.