Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

gilermo hijano Elgoibar olinpiada kolonbianIberoamerikako Kimika Olinpiadak jokatu dituzte Bogotan (Kolonbia), irailaren 19tik 24ra bitartean, hamazazpi herrialdetako ia 70 ikaslek. Guillermo Hijano elgoibartarra izan zen parte hartzaileetariko bat eta ohorezko aipamen bat eskuratu zuen.

robotika elgoibar maiatzak28Elgoibarko Udalak bi robotika tailer antolatu ditu, industria sektorea bultzatzen jarraitzeko helburuarekin. Iaz hasitako bidetik, Robotika Dibertigarria izeneko tailerra da bata; eta, berrikuntza moduan, hamalau urtetik gorako gazteentzat pentsatutako bigarren tailer berri bat ere antolatu dute, Robotika Digital Open Lab izenekoa. Irailaren 23ra arte egongo da zabalik izena emateko epea.

oin alai ikasturte hasiera kalebarrenElgoibar Ikastolan eta Elgoibarko Herri Eskolan gaur hasi dute ikasturte berria ikasleek eta Oin Alai egitasmoak ere martxan jarraituko du ikasleak goizetan ikastetxeetara elkarrekin joateko. Gaur, lehen eguna izanik, trikiti doinuekin girotuta egin dute eskolako bidea.

imh sariak elgoibar danakIgor Arriola Nicolas elgoibartarrak eskuratu du IMHko ikasle ohi aipagarriaren saria, 14. IMH Sarietan. Alcorta Forging Group enpresako bezeroen harremanetarako kudeatzailea da. IMHren arabera, “Lanbide Heziketatik abiatu eta ibilbide profesional eredugarria egin duela aitortu nahi dugu, lan munduan egindako progresio txalogarriagatik”.

ohorezko matrikulak elgoibar institutuaElgoibar BH Institutuko Batxilergoko bost ikaslek lortu dituzte aurten ohorezko matrikulak.

oin alai berezia elgoibar kurtso bukaeraBarixaku honetako Oin Alai egitasmoan beste edozein egunetan baino jende gehiagok parte hartu du. Izan ere, Oin Alai festa berezia izan da goiz honetan Elgoibarko kaleetan. Herri Eskolako eta Ikastolako neska-mutilak animatzaile paregabez lagunduta joan dira ikastetxeetara: buruhandien eta Atxutxiamaikako monitoreen ondoan.

Oin alai elgoibar

Urteroko moduan, Oin Alai egitasmoaren jaia antolatu du Udalak Herri Eskolarekin eta Elgoibar Ikastolarekin batera. Aurten ere ospakizun berezia izango dela aurreratu dute.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza