Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 imh elgoibar tesiaIMHk jakinarazi duenez, “Diamantagailuaren Higaduraren Azterketa Esperimentala Artezketa Prozesuan" izeneko doktorego tesia garatu eta aurkeztu du Xabier Cearsolo elgoibartarrak. Doktoretza tesiak garatzea ikastetxearen bilakaeraren adierazle izateaz gainera, aurrerapauso bat gehiago dela nabarmendu dute IMHko arduradunek.

2017 01 20 elgoibar ikastola kiva egunaEskola jazarpena amaitzea helburu duen Kiva programa jarri du martxan Ikastolen Elkarteak 52 ikastetxetan, eta 18.000 ikaslerekin landuko dute egitasmoa. Elgoibar Ikastola horietako bat da.

 euskoskills meka elgoibar saribanaketaEmaitza ezin hobeak lortu dituzte Elgoibarko ikastetxeetako ikasleek EuskoSkills olinpiadetan. Elgoibarko Meka eta IMH ikastetxeetan jokatu ziren probetan bertako ikasleak izan ziren jaun eta jabe.

skills meka elgoibarLanbide Heziketako EuskoSkills 2016 olinpiadak jokatzen dihardute asteon Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat ikastetxetan. Barixakuan, abenduaren 2an, Elgoibarko Meka eta IMH ikastetxeetan jokatuko dira proba horietako gehienak. Era berean, IMHko ikasle ohi Jon Lapeirak, Gotebörg-en (Suedia) jokatuko diren EuroSkills 2016 proban hartuko du parte.

meka elgoibar ikasle atzerritarrak udaletxeanMeka ikastetxean Europako hainbat proiektu dituzte eta horren baitan Europako hainbat herrialdetako ikasle eta irakasleen bisita jaso dute aste honetan. 

 sexualitatea hitzaldiak elgoibar“Sexualitateari buruz solasean: autoestima, errespetua, hezkidetza eta emozioak”  izenburupean, Lilima Sexologia Taldeak bi saioz osatutako tailer bat eskainiko du, bata azaroaren 9an eta bestea 16an.

arreiturre elgoibar komiki digitalak sarituak hBilboko Euskararen Etxeak antolatuta, Komiki Digitalen Lehiaketa egin dute aurten, laugarrengoz. Euskal Herriko ia 4.000 ikaslek hartu dute parte, eta bigarren saria eskuratu dute Gorka Mugerza Garcia eta Markel Sanchez Fernandez De Jauregi ikasle elgoibartarrek, LH 5. eta 6. mailakoen artean.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza