Barixaku honetako Oin Alai egitasmoan beste edozein egunetan baino jende gehiagok parte hartu du. Izan ere, Oin Alai festa berezia izan da goiz honetan Elgoibarko kaleetan. Herri Eskolako eta Ikastolako neska-mutilak animatzaile paregabez lagunduta joan dira ikastetxeetara: buruhandien eta Atxutxiamaikako monitoreen ondoan.
Urteroko moduan, Oin Alai egitasmoaren jaia antolatu du Udalak Herri Eskolarekin eta Elgoibar Ikastolarekin batera. Aurten ere ospakizun berezia izango dela aurreratu dute.
Elgoibarko Udalak 3.500 euro emango dizkio IMHri Goazen proiektuaren jarduera finantzatzen laguntzeko. Horrez gain, ikastetxeak 2.500 euro ere jasoko ditu Lantokietan euskarazko praktikak sustatzeko.
Herri eskolako, Institutuko eta Ikastolako 40 ikaslek ordezkari lanak egin dituzte gaur (maiatzak 19), eta udaletxera jo dute, ingurumenari buruz ikasturtean zehar egindako lanaren berri alkateari ematera eta, bide batez, proposamen batzuk egitera. Ane Beitia alkateak harrera egin die ikasleei.
Robotika Dibertigarria izeneko feria antolatu du Elgoibarko Udalak maiatzaren 28rako. Herriko ikasle gazteak Tailer Teknologikoetan egiten diharduten lana bistaratzeaz gainera, gailu elektronikoen programazioa eta robotikari buruzko tailerrak eskainiko dituzte, eta Minecraft bideojokoari buruzko hitzaldia ere antolatu dute, gurasoen beldurrak uxatze aldera.