‘Mendaro herria ezagutzen’ proiektuan sakontzeko helburuarekin, herriko ondare geologiko, espeleologiko eta arkeologikoa ezagutarazteko egitasmoa prestatu du Arno Guraso Elkarteak. Lehenengo ekintza, Mendaroko kobazuloiei buruzko hitzaldia izango da.
IES Elgoibar BHI hezkuntza-zentroak Eusko Jaurlaritzak ematen duen kudeaketa aurreratuaren brontzezko A aitorpena jaso du. Aintzatespen hau lortu duen aurreneko institutua da.
Bisitaren helburua izan da ikasleek Lila ezagutzea, zer den Elgoibarko Emakumeen Etxea, eta zertarako eta nola sortu zuten. Lila herriko gainerako ikastetxeetako ikasleei ere ezagutarazteko asmoa du Udalak.
Zuberoako produktuekin osatutako Ahuzki, Irati eta Orhi saskiak jarri dituzte salgai Zuberoako ikastolen aldeko Eguberrietako saski salmenta kanpainan, 18. urtez jarraian.