Elgoibarko Lanbide Heziketaren eta Industriaren IX. Jardunaldiak antolatu ditu Elgoibarko Udalak, IMH eta Mekarekin elkarlanean, Lanbide Heziketa sustatzeko. Ikasle eta gurasoentzako jardunaldiak izango dira. Besteak beste, AVS eta Swisslan enpresak bisitatzeko aukera izango dute gazteek.
Aurreko urteetan bezalaxe, Elgoibarko Udalak diru-laguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak, Eibarko, Iruñeko eta Gasteizko egoitzetan, otsailetik maiatzera bitartean, eskainiko dituen ikastaroak egiten dituzten herritarrei (bertatik bertara eta on-line).
IMHk jakinarazi duenez, “Diamantagailuaren Higaduraren Azterketa Esperimentala Artezketa Prozesuan" izeneko doktorego tesia garatu eta aurkeztu du Xabier Cearsolo elgoibartarrak. Doktoretza tesiak garatzea ikastetxearen bilakaeraren adierazle izateaz gainera, aurrerapauso bat gehiago dela nabarmendu dute IMHko arduradunek.
Lanbide Heziketako EuskoSkills 2016 olinpiadak jokatzen dihardute asteon Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat ikastetxetan. Barixakuan, abenduaren 2an, Elgoibarko Meka eta IMH ikastetxeetan jokatuko dira proba horietako gehienak. Era berean, IMHko ikasle ohi Jon Lapeirak, Gotebörg-en (Suedia) jokatuko diren EuroSkills 2016 proban hartuko du parte.