Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

zuhaitz eguna elgoibar 1Zuhaitz Eguna ospatu dute gaur Elgoibarko 125 ikasle inguruk. Azken urteetan Albitzuriko magaletan landatu dituzte egun honetako zuhaitzak, baina gaur Melitoneko errotonda ondoko berdegunean landatu dituzte.

lanbide heziketa elgoibar ezagutzen 1Elgoibar Ikastolako eta Arreiturre Institutuko gazteek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte lanbide heziketako ikasleen bizipenak, eta baita Bronymec enpresa ere.

2018 03 01 meka erasmus elgoibarMeka Lanbide Eskolatik 31 ikasle joango dira Europara praktikak egitera Erasmus+ proiektuaren baitan.

oin alai sarituak elgoibarOin Alai egitasmoa sustatzeko helburuarekin, herrian eskainiko dituzten antzezlanetarako eta zine emanaldietako sarrerak oparitu ditu Elgoibarko Udaleko kultura sailak.

liburutegia elgoibar galdetegia jaiki deserosotasunaHerriko gazteek liburutegiaz duten iritzia jasotzeko egin duten galdetegian 166 lagunen erantzunak jaso eta aztertu dituztela jakitera eman du Jaiki gazte taldeak, eta daturik adierazgarrienak zabaldu dituzte. Alabaina, herritar guztiekin aztertu nahi dituzte datuak otsailaren 3an egingo duten bilera batean.

Alberto RuizdeAlegria dvElgoibarko hainbat guraso taldek eta Udalak elkarlanean antolatuta, gurasoentzako formakuntza saioak eskainiko dituzte aurten ere. Alberto Ruiz de Alegria psikologoak eskainiko du aurrenekoa, urtarrilaren 25ean: “Familiaren bilakaera eta heziketa gakoak babeserako faktoreak garatzeko”.

jaiki elgoibar liburutegia"Sistemak gero eta ikasketa luzeago, konplexuago eta garestiagoak eskatzen dizkigu eta aldi berean baldintza eskasetan ikastera behartu", diote Jaiki gazte tadekoek. Gazteen baldintzak hobetzeko bide horretan lehenengo mugarria Elgoibarko liburutegian jarri dute eta galdeketa bat zabaldu dute herriko gazteek liburutegiaz duten iritzia jasotzeko.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza