Maiatzaren 7tik 11ra bitartean Euskal Lanbide Heziketako olinpiadak (EuskoSkills) jokatu dira IMHn eta Meka Elgoibarren. Era berean, bi zentroetako ikasleak ere lehiatu dira beste herrietako ikastetxeek antolatutako probetan. Horien artean, Mekako ikasle Kimetz Alberdik urrezko domina lortu du Oreretan.
Eskolako Agenda 21 egitasmoan parte hartu duten Debabarreneko ikasleek ura eta ibaiak gaia landu dute ikasturte honetan, eta Mendaroko ikasleek gai horren inguruan dituzten kezkak, zalantzak eta proposamenak aurkeztu zizkieten Mendaroko udal agintariei, eguaztenean.
Gaur, apirilak 23, Meka Lanbide Eskolan egin diete harrera Eurocom Smart Erasmus + proiektuko 26 pertsonei. Lanbide heziketako arlo soziosanitarioko irakasleek zein ikastetxeekin kolaboratzen duten enpresetako langileek eta ordezkariek hartu dute parte egitasmoan.