Udaletik jakinarazi dutenez, bertan behera laga dute barixakuan, maiatzaren 31n, egin behar zuten Oin Alai ekimeneko saio berezia.
Elgoibarko Udalak Robotika Dibertigarriaren III. Feria antolatu du maiatzaren 26rako, udalerriko industria sektorea bultzatu eta sustatzeko. Zientzia esperimentuak egiteko aukera izango da aurtengo berrikuntza nagusia.
Kiribil barraskiloak eta bere lagunek joan den barixakuan eman zuten saioa Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Egunean izan zenez, gaztetxoenak sentsibilizatzeko osagaiak izan zituen Udaberriko Kiribilen azken saioak.
Eskolako Agenda 21eko udalbatzar berezia egin dute goizean Elgoibarko udaletxean. Debabarreneko ikasleek hondakinen gaia landu dute aurtengo ikasturtean, eta Udalbatzarrean aurkeztu dituzte ateratako ondorio nagusiak, baita euren eskaera eta proposamenak ere, herri jasangarri bat eraikitze aldera. Ostegunean Mendaroko ikasleak batuko dira udal ordezkariekin.
Eskola jazarpenaren kontrako lanketa egiten dihardu Mendaro ikastolak, eta hainbat modutan lantzen dute gai hau maila desberdinetako ikasleekin. Ikasturtean zehar egindako lanaren erakuslegarri, ekitaldi berezia egin zuten eskolan joan zen astean.
Elgoibarko Udalak eta herriko ikastetxeek hitzarmen bateratua sinatu dute, Hezkuntza eta bizitzarako prestakuntza euskaraz egitasmoaren barruan, eta hitzarmen horri esker, Udalak 198.340,52 euroko dirulaguntza emango die ikastetxeei, 2018-2019 ikasturteko hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko.