Meka Elgoibar Lanbide Heziketako ikastetxean osasun arloan lanean diharduten langileak babesteko tresneria sortzen ari dira astelenenetik, ikastetxean dituzten 3D inpresorak erabilita. Eta IMHk ere bat egin du ekimenarekin
Joan zen astean aurrez aurreko eskolak eta aisialdi ekintza guztiak bertan behera utzi zituen Hezkuntza Sailak, eta handik gutxira, konfinamendu egoera ezarri zuen Espainiako Gobernuak. Ondorioz, Ludotekako erabiltzaileak ezin dira ludotekara joan, eta egoera hau apur bat aritzeko hainbat ekintza antolatu ditu Ludotekak.
Elgoibarko Gaztelekuak bere funtzionamendua moldatu behar izan du aisialdi ekitaldi guztiak bertan behera geratu direnetik, eta besteak beste, sare sozialak indartu ditu erabiltzaileekin harreman zuzenagoa izan ahal izateko.
Joan zen astean eman zuen Hezkuntza Sailak 15 egunez aurrez aurreko eskolak eteteko agindua, baina gaur bertan jakinarazi du "beste abisu bat eman arte" ikastetxeak itxita mantenduko dituztela.
Ekainaren 19an egitekoak ziren Unibertsitaterako hautaprobak atzeratzea erabaki dute.