IMH-ko areto nagusia gainezka zegoela egin zen eguaztenean lan-praktikak euskaraz egiteak duen garrantziaren gaineko mahai-ingurua. IMH Campusek antolatu zuen, Elgoibarko Izarraren lankidetzarekin, eta Kike Amonarriz izan zen moderatzailea.
Debabarreneko dislexia elkarteak antolatuta, egokitzapenen garrantziari buruzko hitzaldia emango du Iker Floresek apirilaren 20an, Elgoibarko Kultur Etxean.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak asteartean argitaratu zituen 2023-2024ko ikasturteko matrikulazioen behin-behineko zerrendak, eta hasierako emaitza horiek kezka sortu dute eragileen artean. Elgoibar Ikastolan elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian.
'Hezkuntza euskaraz izango da' lelopean, euskarazko hezkuntzaren alde mobilizazioak egin dituzte gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetan, eta Elgoibar BHIko hainbat irakaslek eta ikaslek ere bat egin dute protestarako deiarekin.