Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 02 03 ozono makinak mendaro ikastola jangelaMendaroko Udalak airea garbitzeko hiru makina ipini ditu Mendaro Ikastolan, Covid-19aren aurkako prebentzio neurri gisa, kutsatzeko arriskua txikitu eta ikasle eta irakasleen segurtasuna bermatzeko.

2021 01 07 eragileak mendaro armo euskarabatzordea“Zer jakin beharko luke 12 urteko batek bere herriaz ikastolako ibilbidea amaitzen duenean?” galderari erantzutera dator proiektua, Arno Guraso Elkartetik jakinarazi dutenez. “Nahi genuke gure haurrek bizi diren herriarekiko atxikimendu handiagoa izatea, bai eta ezagutza handiagoa ere hazten ikusten dituen herriaz”, jaso zuen erronketan zuzendaritza talde berriak.

2020 12 23 gare irratizaleak herri eskolan elgoibar RobertoEA2AFazaltzen1Irrati-uhinak, irratizaletasuna, eta zaletasun horren esparruan garatzen dituzten jarduera desberdinei buruzko hitzaldia eman zuten Elgoibarko GARE-EILT irratizaletu elkarteako kideek Herri Eskolan, joan den abenduaren 21ean.

2020 12 20 jostailuak truke umeak mendaronZirtaka antzerki taldeak 'Olentzeroren zaku magikoa' ikuskizuna eman zuen zapatuan Mendaron ikastolako jolastokian, eta 140 lagun inguru batu ziren. Udalak antolatu zuen emanaldia. Domekan, berriz, jostailuen truke azoka egin zuten Azpilgoetan Arno Guraso Elkarteak antolatuta, eta 63 familiak parte hartu zuten.

2020 12 11 maskulinitateak elgoibar hiruki larroxa kartela mozElgoibarko hezitzaile eta DBHko irakasleentzako ikastaroa antolatu du Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak, Hiruki Larroxarekin elkarlanean: “Maskulinitateak hezkuntza ez-formaletik irauliz”.

2020 11 30 meka elgoibar ekonomia zirkularra eskultura 1Ekonomia Zirkularraren filosofia Gipuzkoako lanbide-heziketako ikastetxeetako ikasleengan zabaldu eta sentsibilizatzeko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak "Ekonomia zirkularra modelatuz" izeneko eskulturen lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du. Sei ikastetxek parte hartu dute lehiaketan, tartean Elgoibarko Meka Lanbide Eskolak.

2020 11 27 mikel anakabe elgoibar eskola birtuala barrenMikel Anakabe (Elgoibar, 1992) irakaslea da ikasketaz, eta orain, irakaskuntza tradizionaletik harago eman du pausoa: Beste bi lagunekin batera, Eisyme plataforma sortu dute, ikasketak etxetik egin ahal izateko plataforma, hain zuzen ere. Konfinamenduan bururatu zitzaion ikasleei etxetik ikasteko moduko eskola birtuala sortzea, eta holaxe hasi zen lanean. Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat sortu dute, eta momentuz harrera ona izaten ari da.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza