Ekonomia Zirkularraren filosofia Gipuzkoako lanbide-heziketako ikastetxeetako ikasleengan zabaldu eta sentsibilizatzeko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak "Ekonomia zirkularra modelatuz" izeneko eskulturen lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du. Sei ikastetxek parte hartu dute lehiaketan, tartean Elgoibarko Meka Lanbide Eskolak.
Mikel Anakabe (Elgoibar, 1992) irakaslea da ikasketaz, eta orain, irakaskuntza tradizionaletik harago eman du pausoa: Beste bi lagunekin batera, Eisyme plataforma sortu dute, ikasketak etxetik egin ahal izateko plataforma, hain zuzen ere. Konfinamenduan bururatu zitzaion ikasleei etxetik ikasteko moduko eskola birtuala sortzea, eta holaxe hasi zen lanean. Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat sortu dute, eta momentuz harrera ona izaten ari da.
Trebakuntza hitzaldiak emango ditu online KZguneak, Youtube bidez, Azaroan. Lau hitzaldi prestatu dituzte, besteak beste, doako liburu elektronikoak jaisten ikasteko, berri faltsuak nola gezurtatu edo Podcast-ak entzuteko app eta webguneak. Sarbidea irekia izango da, nahi duenak izango du jarraitzeko aukera.
Mundu mailako ospakizuna da 'ErasmusDays'. Laugarren urtez antolatu dituzte eta urriaren 15etik 17ra egingo dituzte. Elgoibarko Meka Lanbide Eskolan hainbat ekitaldi antolatu dituzte Europako herritartasuna eta nazioarteko mugikortasuna bultzatzen dituen Erasmus programaren harira.
Guraso nahiz hezitzaileentzako bi hitzaldi antolatu ditu Atxutxiamaikak, Kiribilduz proiektuaren baitan, Elgoibarko Udalarekin lankidetzan. 'Nola lagundu seme-alabei eskolako lanekin?' izenekoa izango da aurreneko hitzaldia, eta 'Zergatik ez?' tailerra bigarrengoa.
Elgoibarko Udalak "Guraso Formakuntza" egitasmoko saio berriak iragarri ditu urrirako eta azarorako; besteak beste, “Seme-alaben adimen emozionala” eta "Mugak jarri ezinik". Osasun egoerak lagatzen duen bitartean, saioak presentzialak izango dira eta zaintza zerbitzua eskainiko dute saio guztietan.