Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 04 01 manuel jauregiJoan den eguaztenean, hilaren 27an, zendu zen Manuel Jauregi Arriola, 92 urte zituela. Manuelen gurasoak (aita elgoibartarra eta ama eibartarra), Gernikara joan ziren Lehen Mundu Gerran, eta han jaio zen Manuel, lau anai–arrebetatik nagusiena. Gernikako bonbardaketatik bizirik atera zen.

2016 03 29 errefuxiatuak hungriaAste Santuko oporren aurretik, martxoaren 22an, Elgoibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzional bat onartu zuen aho batez. 

2016 03 10 inakiiraola lesbosenMikel Aramendik eskaini zuen hitzaldiarekin hasi zen atzo, hilak 9, Elgoibarko Gazte Asanbladak antolatutako errefuxiatuei buruzko zikloa. Gaur, berriz, Greziako Lesbos irlan boluntario egon den Elgoibarko Iñaki Iraolak bere esperientziaz arituko da Sutegixa gaztetxean.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira ekitaldi ugari izan dira egunotan Elgoibarren eta Mendaron. Atzo, martxoaren 8an, Feminismoaren kolore morez bete zituen Elgoibarko kaleak Martxa Moreak. Mendaroko kaleak, berriz, Martzela Osororen izenarekin agertu ziren martxoaren 8an. (bideoa dauka)

Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur, martxoaren 8a. Elgoibarren Emakumeen Kontseiluak deitutako Martxa Morea egingo dute, 19:00etan, Kalegoen plazatik abiatuta. Mendaron, ordu berean, giza katea eta Berdintasun Eguneko manifestuaren irakurketa egingo dute Herriko Enparantzan.

2016 03 05 sustrai akordeoi kontzert3Laura Daquintak Indiako emakumeen inguruan barixakuan eskaini zuen hitzaldiak, eta Sustrai akordeoi taldeak zapatu goizean eman zuen kontzertuak interesa piztu zuen elgoibartarren artean. Batean zein bestean txiki geratu ziren Kultur Etxeko erakusketa gela eta sotoa. 

2016 03 03 Sustraia akordeoia edu arrillagaSustrai akordeoi taldeak kontzertua eskainiko du zapatuan (martxoak 5), Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzen barruan. Haizea Emakume Taldeak antolatu duen bazkaria egin baino lehenago eskainiko dute kontzertua Kultur Etxeko sotoan.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza