Abenduaren 1ean eta 2an, barixakuan eta zapatuan, egongo dira boluntarioak janaria batzen Elgoibarren, BM supermerkatuan eta Eroski supermerkatuetan (Santa Ana kalean eta Bernardo Ezenarron). Udaletik jakinarazi dute txanda gehienak lotuta dituztela dagoeneko, baina ostiraleko bi txandatarako jendea falta dutela.
Autoek hartzen duten gune publikoaz ohartarazteko astea izan zen aurrekoa Elgoibarren, eta ez zen oharkabean pasatu. Ez behintzat aulkiz eta lorontzi handiz inguratuta Kalebarren plazan jarri zuten belar artifizialeko gunea, asko izan zirelako zer oten zen galdezka urreratu zirenak.
Emakumeenganako indarkeriaren kontrako aldarria plazara atera dute Elgoibarren eta Mendaron, azaroaren 25aren harira antolatutako ekintzetan. Haizea emakume taldekoen batukadak girotu duen elkarretaratzera egin dute eguerdian Kalegoen plazan. Indarkeria matxista gaitzesteko Woman in black ekimena ere egin dute bi herrietan: atzo Mendaron; gaur Elgoibarren.
Hileko azken zapatuko feria eguna da bihar (azaroak 25) Elgoibarren, eta ohi legez txosna egongo da Kalebarren plazan. Meka ikastetxeko talde batek kudeatuko du txosna hori oraingoan eta batzen duten dirua Aspanogi elkartearentzat izango da, Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartearentzat, hain zuzen ere.
Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Elgoibarren zein Mendaron. Besteak beste, bi herrietan egingo dute aurten Woman in black ekimena, -Mendaron iaz egin zuten performance erako salaketa ekintza hori-. (egitaraua dauka)
San Roke kaleko 26. atariko etxe batek su hartu du eta suhiltzaileek bosgarren solairuko balkoi batean babes hartuta zegoen bizilaguna erreskatatu dute. Suhiltzaileak ailegatu bitarteko uneak estutasunez beterikoak izan dira.