Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 03 03 Sustraia akordeoia edu arrillagaSustrai akordeoi taldeak kontzertua eskainiko du zapatuan (martxoak 5), Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzen barruan. Haizea Emakume Taldeak antolatu duen bazkaria egin baino lehenago eskainiko dute kontzertua Kultur Etxeko sotoan.

 

2016 01 29 trailerrabetetzen2a2016 03 04 elgoibarko laguntza lesbosen1  

Elgoibarko 2-dean B-rotuz taldekoek jakinarazi dutenez, joan den astelehenean ailegatu zen Greziako Lesbos irlara Elgoibarren batu zituzten neguko arropak. Material hori, gerretatik ihesi dabiltzan errefuxiatuentzako kanpalekuetan banatzen ari dira boluntarioak.

2016 03 02 Mikel Aramendi goiberriSiriako gatazkaren eta errefuxiatuen irudiak zabaldu arren, gertatzen ari dena ez daki askok. Beraz, gatazkaren erroetara gerturatzeko eta Ekialde Hurbila hobeto ezagutarazteko zikloa antolatu du Elgoibarko Gazte Asanbladak.

2016 02 29 lapurreta hotzakOtzak kafetegiko jabeak azaldutakoaren arabera, lapurrak ate ondoko leiho bateko kristal bat apurtuta sartu dira kafetegi barrura, gaur goizaldean. Telebista bat eta kutxa erregistratzailea sumatu ditu faltan jabeak, eta txikiziok egin dituztela gaineratu du.

2016 02 29 loreak emak migratzaileen taldeaGaur aurkeztu dute jendaurrean Loreak, emakume migratzaileen Elgoibarko elkartea. Bestek beste, kulturartekotasuna sustatzeko batu direla azaldu du taldeko presidente Rahma Zaroual Larabechik. Momentuz sei lagunek osatzen dute taldea, baina kide berriak hartzeko ateak zabalik dituztela nabarmendu dute.

2016 02 24 oporrak bakean sahara1Eibar-Sahara Elkarteko kideek jakinarazi dutenez, martxan da Oporrak bakean 2016 programa. Tindufeko errefuxiatu kanpamenduetan bizi diren haurrak etxean bi hilabetez, uztailean eta abuztuan, hartzeko prest dauden familiak behar dituzte.

2016 02 17 gizarteratze mahaiaElgoibarko Gizarteratzearen aldeko Mahaiak toki mailako gizarte-bazterkeriari eta gizarteratzeari buruzko diagnostikoa aurkeztu du. Dokumentu horretan, kapitulutan banatuta, Mahaiko kideek identifikatu dituzten datuak, eskuragarri dauden baliabideak, eta ondorio eta erronka nagusiak biltzen dira. Besteak beste, bazterkeriaren eragin handiena jasaten duten kolektiboak etorkinak, emakumeak eta adinekoak direla azaldu dute.

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza