Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 04 09 feministok prest mendaroEuskal Herriko Mugimendu Feministak deituta, manifestazio nazionala egin zuten zapatuan Gasteizen, “11 eraso, 12 erantzun, Feministok prest!” lelopean. Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak manifestazioari atxikimendua adierazteko talde argazkia atera zuen barixakuan. 

2015 10 28 iban fdz erronka bederatzigarrena

Azkue-San Roke eta Karakate artean bederatzi buelta egiteko erronka bete ostean, Iban Fernandez elgoibartarrak erronka berria jarri dio bere buruari: Elgoibarri mendiz mendi lau itzuli jarraian ematea; 156 kilometro, 27 orduan. Elgoibarko 2-dean B-rotuz taldearekin eta Itsas Salbamentu Humanitarioko kideekin elkarlanean antolatu du erronka, eta lortzen duten dirua errefuxiatuei laguntzeko erabiliko dute.

2016 04 07 angel berazadiOrain dela 40 urte izan zen arren, elgoibartar askoren memorian dagoen gertakari baten urteurrena da gaur, apirilak 8: Angel Berazadi Urbe Sigmako enpresaburuaren hilketa. (bideoa dauka)

2016 04 01 manuel jauregiJoan den eguaztenean, hilaren 27an, zendu zen Manuel Jauregi Arriola, 92 urte zituela. Manuelen gurasoak (aita elgoibartarra eta ama eibartarra), Gernikara joan ziren Lehen Mundu Gerran, eta han jaio zen Manuel, lau anai–arrebetatik nagusiena. Gernikako bonbardaketatik bizirik atera zen.

2016 03 29 errefuxiatuak hungriaAste Santuko oporren aurretik, martxoaren 22an, Elgoibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzional bat onartu zuen aho batez. 

2016 03 10 inakiiraola lesbosenMikel Aramendik eskaini zuen hitzaldiarekin hasi zen atzo, hilak 9, Elgoibarko Gazte Asanbladak antolatutako errefuxiatuei buruzko zikloa. Gaur, berriz, Greziako Lesbos irlan boluntario egon den Elgoibarko Iñaki Iraolak bere esperientziaz arituko da Sutegixa gaztetxean.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira ekitaldi ugari izan dira egunotan Elgoibarren eta Mendaron. Atzo, martxoaren 8an, Feminismoaren kolore morez bete zituen Elgoibarko kaleak Martxa Moreak. Mendaroko kaleak, berriz, Martzela Osororen izenarekin agertu ziren martxoaren 8an. (bideoa dauka)

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza