Olasoko hilerrian dagoen Duintasunaren Kolunbarioan hobiratuko dituzte barixaku honetan (otsailak 9), azken urteetan Aranzadi Zientzia Elkarteak lurpetik ateratako 24 pertsonen gorpuzkiak, tartean 2016an Zelaietaburun berreskuratu zituzten hiru gudarien gorpuzkinak.
Elgoibarko Gurutze Gorriko presidente Julian Rodriguezek azaldu duenez, orga jasotzaile berriari esker lagun bakarrak egingo du orain arte lauk egiten zuten lana. Gipuzkoako Elikagaien Bankutik ekartzen dituzten elikagaiak kudeatzeko erabiliko dute Ulma enpresak kostu prezioan saldu dien orga.
Eguraldi hotz eta euritsua egin arren, minbizia pairatzen dutenei, euren senitarteko eta ingurukoei elkartasuna adierazi, eta edozertarako bertan daudela jakinarazi diete plazan bildu diren hainbat herritarrek. Giza mosaikoa osatu dute Minbiziaren aurka borrokatzen baduzu, hemen gaituzu! lelopean.
Zaborrak batzeko sistema berria jarri dutela-eta, herriko etxe guztientzat urteko tasa bakarra egongo da, 193,87 eurokoa. Edukiontzi marroia erabiltzen zutenek gutxiago ordaintzen zuten orain arte.
“Gazteen lokalak Elgoibarren” izeneko tertulia gidatuko du Udaleko Gazteria teknikari Mikel Etxanizek eguen honetan, herriko gurasoei zuzendutako “Guraso formakuntza 2018” proiektuaren barruan.
Gure Esku Dago plataformak giza kate erraldoia iragarri du ekainaren 10erako, Euskal Herrian inoiz egin den handiena. Donostia, Bilbo eta Gasteiz elkartuko ditu 201,9 kilometro osatuta. Horietako bi osatzea egokitu zaio Elgoibarri eta 1.000 herritar inguru beharko dituztela aurreikusten dute Elgoibarko Gure Esku Dago taldekoek.
Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen Duintasuna elkartea aurkeztu zuten atzo Elgoibarren. Pentsioetan jarri zuten bereziki arreta eta arlo horretan bi dira elkartearenm eskaera nagusiak: gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea guztientzat eta Espainiako Gobernuak Gizarte Segurantzako eskuduntza guztiak transferitzea Eusko Jaurlaritzari.