Idotorbeko San Pedro Elkartean duela bost urte berreskuratu zuten txarriboda bazkaria egiteko ohitura, auzotarren harteko harremana sustatu eta baserriko giroari eusteko helburuarekin. Zapatuan, martxoaren 3an, egingo dute aurtengo bazkaria eta aurrez izena eman behar da.
Aspaldian ez bezala zuritu ditu elurrak Elgoibarko eta Mendaroko kaleak, gaur goizean. Elurrak arazoak eragin ditu bi herrietan, garraioan batik bat, baina azkar konpondu dira, pilatutako elurra, -10 eta 15 zentimetro artean-, azkar urtu baita. Elur denborale indartsua baina motza izan da.
Euskal Herriko bazter guztiak zuritu ditu elurrak otsaileko azken egunean. Elgoibarren eta Mendaron ere azken urteetako elurterik handiena bota du eta arazoak eragiten ari da errepideetan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du elurragatik asteazken honetarako, eta 15:00ak arte egongo da indarrean.
Emakumeen lanak gure gizartean duen eragina ikusarazi eta lan hori aintzat har dadila eskatzeko nazioarteko greba-deialdia egin dute martxoaren 8rako. Elgoibarko udalbatzarrak Eudelek proposatutako adierazpen instituzionala onartu zuen joan zen eguenean, EAJren botoekin. EHBildu abstenitu egin zen, adierazpenean ez zelako grebarekin bat egiten.