Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

kultur artekotasuna jardunaldiak elgoibarElgoibarren elkar-bizi! jardunaldiak antolatu ditu Elgoibarko Gizarteratze Mahaiak, urriaren 13tik 28ra bitartean. Gizartean zabaldutako uste okerrak isildu eta gogoeta egitera bultzatu nahi gaitu egitasmo honek. Hainbat hitzaldi, tailer eta ekimen antolatu dituzte nagusi zein umeentzat, nork bere berezitasunak izan arren, oinarrian denok berdinak garela erakusteko.

 ane beitia blanca larrañaga elgoibarElgoibarko Udalak Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren Udal araudia egokitu duela iragarri du. Egokitzapen honekin, zerbitzuaren ordainketarako Udalak bideratutako diru kopurua, zein onuradun kopurua, asko handituko direla nabarmendu dute.

edoskitze kalebarren elgoibar2Elgoibarko Maitasunez Hazi edoskitze edo laktantzia elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu Edoskitzearen Astearen barruan. Joan zen zapatuan egin zuten lehena, elkartea beraren jendaurreko aurkezpena, alegia, Kalebarren plazan. Eguazten honetarako, berriz, edoskitzearen inguruko hitzaldia antolatu dute.

gurutze gorria elgoibar eskolara itzultze solidarioaZailtasun ekonomikoak dituzten umeei laguntzeko bi kanpaina ditu abian Gurutze Gorriak; Eskolara Itzultze Solidarioa da bata, eta Eskola Arrakasta bestea. Lehenengoa zailtasun ekonomikoak dituzten familiei eskolako materiala eskuratzen laguntzeko jarri dute martxan, eta Elgoibarko 22 umeren artean banatu dute Oiartzungo Carrefour supermerkatuan jasotako eskolako materiala.

gerra errekreazioa mojak elgoibarJoan den barixakuan eta zapatuan Elgoibarko kaleek 1936ra egin zuten salto gerran tropak herrira sartu zirenekoa errekreatu nahian eta talde eragilearen esanetan, helburu hori bete zuten. Balorazio oso positiboa egin dute Taupadak eta Elgoibar1936 Talde Eragileak.

biziki7 unai villena elgoibarGipuzkoako Foru aldundiak META! deialdiaren barruan bultzatuko dituen hogei kultur proiektuak aurkeztu zituen joan den asteko barixakuan. Horien artean, Unai Villena elgoibartarrak, Elgoibarren bizi den Asier Olabarrieta bilbotarrak eta Aitor Gomez andoaindarrak proposatutako BIZIKI izeneko proiektua dago. Crowdfunding bitartez diru bilketa egiten dihardute.

zirardamendi elgoibar lore eskaintza 31936ko irailean eta urrian Elgoibarko Zirardamendi-Aiastia (San Migel) fronte-lerroan hildako gudariak omendu zituzten atzo, urtero legez, iraileko azken aurreko domekan.

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza