Nafarroako Auzitegiak Iruñeko erasoari lotuta eman duen epaia salatzeko elkarretaratze jendetsuak izan dira Elgoibarko eta Mendaroko plazetan.
Iban Fernandez elgoibartarrak duela bi urte eginiko Iban 2-dean erronka solidarioa dokumental batean jaso zuen Julen Ansolak. Morkaikoren mendi emanaldien zikloaren barruan eskaini zuten 2016an, Herriko Antzokian. Orain, 2dean taldekoek Youtubera igo dute nahi duten guztiek ikusteko aukera izan dezaten.
Miguel Vargas Arnaiz zenak errekonozimendua jaso du erail zutenetik 82 urtera. Tolosar errepublikanoa 36ko Gerran hil zuten Burgoseko Rabanera del Pinar herrian. Aranzadik deshobiratu zituen Vargasen gorpuzkiak eta Iñigo Urkullu Lehendakariak familiartekoei entregatu dizkie gaur, Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan atseden har dezaten.