Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

eibar bonbardeaketa 80 urteEibarko bonbardaketaren 80. urteurrena gogoratzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte Eibarren astebururako. 'Eibar 1937. 80 urte' hitzaldi dramatizatua izango da horietako bat. Coliseoan gaur; eta, Untzaga plazan, bihar, eskainiko dute. Josu Mugica elgoibartarra arduratu da ikuskizunaren koordinazio artistikoaz eta Nerea Arriola biolin jole mendaroarrak ere parte hartuko du saioan.

gure esku sdago elgoibar bozkatzen2Maiatzaren 7ko galdeketan botoa eman ezin dutenenentzat boto aurreratua emateko aukera ere ari da eskaintzen Elgoibarko Gure Esku Dago.

gure esku dago elgoibar prentsaurrekoa eibarMaiatzaren 7rako deituta dagoen herri galdeketaren harira, Debabarreneko Gure Esku Dagoko ordezkaeiek agerraldia egin zuten Eibarrren, zapatuan.

gure esku dago elgoibar lokalaMaiatzaren 7an egin asmo duten herri galdeketari begira, lokala hartu du Elgoibarko Gure Esku Dagok San Frantzisko kalean, eta taldekideek jakinarazi dute norbaitek galdeketaren inguruko zalantzarik balu edo egun horretan prestaketetan lagundu nahiko balu, gustura entzungo diotela lokalean.

lapurreta musika eskola elgoibar lehiotikLapurrak sartu dira goizaldean Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako eraikinean. Kafe makina indarrez ireki dute eta bulegoetan sartu dira lapurrak, baina ez dakite barrutik zer ostu duten, Ertzaintzako ikerlariak etorri bitartean bulegoetarako sarrera debekatu baitu Udaltzaingoak.

iluntze solidarioa elgoibarElgoibar 2-dean taldeak Iluntze Solidarioa antolatu du gaurko (martxoak 30). Jaialdiaren barruan, Javi Julio argazkilari eta kazetariaren (Donostia, 1978) Wait, just wait dokumentala eskainiko dute, errefuxiatuen drama agerian uzten duen dokumentala, eta ondoren, Izaro Andres abeslariak (Mallabia, 1993) kontzertua eskainiko du.

igogailua mendaroGaragartza kalea Herriko Enparantzarekin lotzen duen igogailu publikoa martxan da joan den martitzenetik. Mendaroko alkate Sonia Garciak zerbitzu berri honi “erabilera egokia” emateko eskatu du, “denon artean zaintzen badugu gehiago iraungo duelako”.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza