Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 03 06 sustraiakordeitaldea

 

Emakumeen Nazioarteko Eguna da martxoaren 8a, domeka, eta horren harira hainbat ekimen antolatu dituzte Elgoibarren eta Mendaron. Era berean, udalean ordezkaritza duten hiru alderdik (EAJ, EHBildu eta PSE-EE), adostutako adierazpen instituzionala plazaratu du Elgoibarko Udalak.

2015 03 03 maitefrankoipuinkEgitarau oparoa antolatu dute Elgoibarren Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Hasteko, gaur (martxoak 3), Maite Franco ipuin-kontalaria etorriko da Gotzon Garate Udal Liburutegira, Filomena musugorri errege eta beste ipuin batzuk saioa eskaintzera. 

2015 02 27 emakumeaktxuriurdinezerakushElgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak eta Herri Eskolako Kalamua guraso elkarteak Emakumeak txuri urdinez izenburuko erakusketa antolatu dute, Realarekin elkarlanean. Gaur bertan (otsailak 27) zabalduko dute Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu duten erakusketa, 19:00etan, eta martxoaren 22ra arte egongo da zabalik Elgoibarko Kultur Etxean.

2015 02 26 lapurretasaiakeraLapurreta saiakera izan da gaur goizean, 11:00ak inguruan, Bernardo Ezenarro kaleko Eroski supermerkatuan. Gizonezko bat jeneroa lapurtzen saiatu da, baina dendako langileek aurre egin diote eta ez du ezer eramaterik lortu. Ernegatuta, dendako sarrerako beira kolpatu eta apurtu du. Honakoa ez da antzerako kasu bakarra, joan den barixakutik zapaturako gauean Arriaga auzoko Kaxeta elkartean ere sartu baitziren lapurrak.

2015 02 25 autobusakingkongDomekatik, martxoaren 1etik aurrera, Lurraldebusek eskualderako eta Gipuzkoarako diseinatutako autobus zerbitzu berria jarriko du martxan. Debabarrenan hamabi linea arrunt eta gaueko bi daude, eta Mendaroko Ospitalerako konexioak hobetu egin dituztela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

2015 02 25 etazuzerbaketikEta hik zer izeneko antzerki-forumarekin amaituko dira gaur udalak eta Baketik fundazioak antolatu dituzten bizikidetzari buruzko jardunaldiak. Egungo testuinguru sozial eta politikoan elkarbizitza eta adiskidetzea sustatu asmoz sortu dute Antzerki-foruma, eta hiru galderen inguruan hausnartzeko aukera eskainiko du ekitaldiak: zer gertatu da eta zergatik? Zer egin dezakegu orain? zer egin dezakegu etorkizunean errepika ez dadin? 

2015 02 25 maricarmen100urtetartaOspakizun eguna izan zen joan den otsailaren 13a Santa Klarako mojen komentuan, Mari Carmen Agirre lekaimeak 100 urte bete zituen-eta. Familiaz eta lagunez inguratuta ospatu zuen urtebetetze eguna eta Elgoibarko Udalak ere egin zion omenaldia 100 urtera ailegatu izanagatik.

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza