Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Gure Balioak 2016 Soraluze“Euskararen alde egindako ibilbide luze eta emankorragatik” jasoko du Gure Balioak Saria Felix Etxeberria Parapan euskaltzale eta ekintzaile elgoibartarrak. Eguenean, hilak 9, izango da ekitaldia, herritar orori irekia. Gainera, Maite Maiora mendi korrikalari mendaroarrak hitzaldia eskainiko du kirola eta balioak hizpide hartuta.

2017 11 03 txankakuabonoakKontsumoa bultzatu eta herriko merkataritza sustatzeko bono kanpaina jarri du martxan Txankakua merkatarien elkarteak, aurten ere. 40 euroko bonoa erosita, 50 euroko erosketa egin ahal izango da hil amaierara bitartean.

perretxiko erakusketa Elgoibar sotoaKarakate mikologia elkarteak antolatutako perretxiko jardunaldiak gaur bukatuko dira, Ikastolako eta Herri Eskolako ikasleen bisita gidatuekin.

elgoibar alokairua errosario 2Elgoibarko Udalak 50.000 euroko diru-laguntza bideratuko du, etxebizitza alokatu nahi duten 18 eta 31 urte bitarteko herriko gazteentzako.

Felix Etxeberria Parapan gure balioak saria DebegesaFelix Etxeberria Larrañaga Parapanek (Elgoibar, 1926) jasoko du aurtengo Gure Balioak Saria. Bai enpresa arloan bai eta herrigintzan ere erakutsitako “ekimena eta izaera ekintzailea” nabarmendu ditu epaimahaiak, “beti euskara eta euskal kultura ardatz izan dituena”. Datorren azaroaren 9an jasoko du errekonozimendua Mendaroko San Agustin Kulturgunean egingo den sari banaketa ekitaldian.

kamioia matxura maala elgoibarEgurrak garraiatzen dituen kamioi batek matxura izan du Maalako biribilgunean eta ez aurrera ez atzera gelditu da. Biribilgunerako sarrera oztopatzen zuenez, herri barrutik desbideratu du trafikoa udaltzaingoak.

*Azken ordua: 14:30ak inguruan gelditu da libre errepidea.

  Mausitxa ordizianOrdizia Txapeldun gazta lehiaketaren XXX. ekitaldia ospatu zen atzo Ordizian, eta Elgoibarko Mausitxa gaztandegiak bigarren saria eskuratu zuen. Sari nagusia Ipiñaburu gaztandegiko Jon Etxebarriak eta Puy Arrietak jaso zuten, eta Remiro sailkatu zen hirugarren postuan. 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza