Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 02 26 lapurretasaiakeraLapurreta saiakera izan da gaur goizean, 11:00ak inguruan, Bernardo Ezenarro kaleko Eroski supermerkatuan. Gizonezko bat jeneroa lapurtzen saiatu da, baina dendako langileek aurre egin diote eta ez du ezer eramaterik lortu. Ernegatuta, dendako sarrerako beira kolpatu eta apurtu du. Honakoa ez da antzerako kasu bakarra, joan den barixakutik zapaturako gauean Arriaga auzoko Kaxeta elkartean ere sartu baitziren lapurrak.

2015 02 25 autobusakingkongDomekatik, martxoaren 1etik aurrera, Lurraldebusek eskualderako eta Gipuzkoarako diseinatutako autobus zerbitzu berria jarriko du martxan. Debabarrenan hamabi linea arrunt eta gaueko bi daude, eta Mendaroko Ospitalerako konexioak hobetu egin dituztela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

2015 02 25 etazuzerbaketikEta hik zer izeneko antzerki-forumarekin amaituko dira gaur udalak eta Baketik fundazioak antolatu dituzten bizikidetzari buruzko jardunaldiak. Egungo testuinguru sozial eta politikoan elkarbizitza eta adiskidetzea sustatu asmoz sortu dute Antzerki-foruma, eta hiru galderen inguruan hausnartzeko aukera eskainiko du ekitaldiak: zer gertatu da eta zergatik? Zer egin dezakegu orain? zer egin dezakegu etorkizunean errepika ez dadin? 

2015 02 25 maricarmen100urtetartaOspakizun eguna izan zen joan den otsailaren 13a Santa Klarako mojen komentuan, Mari Carmen Agirre lekaimeak 100 urte bete zituen-eta. Familiaz eta lagunez inguratuta ospatu zuen urtebetetze eguna eta Elgoibarko Udalak ere egin zion omenaldia 100 urtera ailegatu izanagatik.

Urruzuno auzoko Ertzil baserriak su hartu du gaur goizean, 8:00ak inguruan. Zauriturik ez dago, baina baserria erabat kiskali da. (argazkiak eta bideoa dauzka)

2015 02 10 ikerusonbaketikBakea eta Bizikidetza 2015. Sufrimenduetara hurbilduz jardunaldiak hitzaldi batekin hasiko dira gaur (otsailak 11). Sufrimenduaren errealitatera hurbilduz izeneko hitzaldia eskainiko du Baketik fundazioko kide Iker Usonek. Musika eskolan izango da, 19:00etan hasita. Internetez jarraitzeko aukera ere izango da, streaming bidez emango dute-eta.

2015 02 05 rosaroderotagisasolaElgoibarko Udalak eta Baketik fundazioak elkarlanean antolatuta, Bakea eta Bizikidetza jardunaldiak 2015. Sufrimenduetara hurbilduz izenpean, jardunaldiak egingo dituzte Elgoibarren. Otsailaren 11n, 13an eta 25ean izango dira saioak, musika eskolako auditorioan. Hitzaldi, biktimen testigantza eta antzerkiaz baliatuz biktimen sufrimendura hurbiltzeko ahalegina egingo dute.

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza