Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

volar dokumentala emakunde mendaroMendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak antolatuta, Volar dokumentala eskainiko dute barixakuan Mendaron. Indarkeria matxista jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak biltzen ditu Emakundek sustatutako lanak. Emanaldiaren osterako, solasaldia antolatu dute protagonistekin.

nuala elkartea elgoibar'Zaintzaileak zaintzen. Min emozionalean barrena. Kulpa eta frustazioa' izeneko hitzaldia antolatu du Nuala elkarteak martitzen honetarako, hilaren 13rako. Aniztasun funtzionala eta adimen urritasuna duten pertsonen guraso eta lagunen taldea da Nuala.

elgoibar kalegoen vicente guinea2013ko otsailaren 10ean Elgoibarko Kalegoen Plazan eginiko eraso bategatik bi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diote gizonezko bati. Gerrikoarekin jo zuen beste gizon bat aurpegian eta eskuin begiko ikusmena galdu zuen hark.

elurra elgoibar umeakElgoibarren eta Mendaron ere bazterrak zuritu ditu elurrak, Euskal Herriko beste hainbat lekutan bezala.

2016 11 17 janari bilketa kalamuaAbenduaren 1ean eta 2an, barixakuan eta zapatuan, egongo dira boluntarioak janaria batzen Elgoibarren, BM supermerkatuan eta Eroski supermerkatuetan (Santa Ana kalean eta Bernardo Ezenarron). Udaletik jakinarazi dute txanda gehienak lotuta dituztela dagoeneko, baina ostiraleko bi txandatarako jendea falta dutela.

Autoek hartzen duten gune publikoaz ohartarazteko astea izan zen aurrekoa Elgoibarren, eta ez zen oharkabean pasatu. Ez behintzat aulkiz eta lorontzi handiz inguratuta Kalebarren plazan jarri zuten belar artifizialeko gunea, asko izan zirelako zer oten zen galdezka urreratu zirenak.

etxe hutsak elgoibar san frantziskoElgoibarren hutsik dauden etxebizitzen gaineko ikerketa bat egiteko 14.900 euroko (BEZa kanpo) partida bat bideratuko du Elgoibarko Udalak. Etxe hutsen ahalik eta argazki zehatzena atera nahi du Udalak, etxebizitza politika zehazteko.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza