Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 hondarribia euskoguide plaza gipuzkoaOraintsu lanean hasi den Elgoibarko Erretiratuen Elkarteko zuzendaritza berriak Hondarribiara irteera antolatu du uztailaren 20rako.

2018 07 03 gure balioak saria debegesa 2017 mendaro felix etxeberriaDebabarreneko eskualdean pertsona edo entitate batek bere ibilbidean zehar sustatu dituen giza balioei aitortza egitea du xede Gure Balioak Sariak. Hautagaiak aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da.

2018 06 26 Erretiratuak zuzendaritza berria elgoibar

Elgoibarko Erretiratuen Elkarteak egin berri du urteko batzarra eta zuzendaritzan aldaketa egin dute. Zortzi urtez lanean aritu den taldeari 14 laguneko talde berri batek hartu dio lekukoa. Kudeaketa berritzea beren asmoa eta gaur eguneko ekintzak mantendu arren berriak antolatzen ere saiatuko dira hemendik aurrera.

'La Manada'-ri ezarritako behin behineko epaiaren aurkako oihua plazara atera dute Elgoibarren eta Mendaron ere.

2018 04 26 lapiko jotzea irunea epaiaNafarroako Lurralde-auzitegiak 'La Manada' taldeko bost zigortuak behin-behinean eta 6.000 euroko bermepean aske lagatzeko erabakia hartu ondoren, Euskal Herrian berehala etorri dira erreakzioak eta herri askotan egin dira eta egingo dituzte protesta ekitaldiak. Elgoibarren Lapiko jotzea deitu dute arratsalderako eta elkarretaratzea egingo dute Mendaron.

2018 06 15 indarkeriaprebentzio elgoibar udalaElgoibarko Udalak eta herriko lau ikastetxek (Herri Eskola, Institutua, Ikastola eta IMH) emakumeen kontrako indarkeria matxistaren prebentziorako hitzarmenak sinatu dituzte, hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko.

Joseba Olazabal mendaroarrak biolina joz egin du protesta A-8 autobide ondoan, ohikoa duen legez, baina gaurkoan ez da bakarrik egon. Baionatik Mendarora elkartasunez etorritako lau musikari izan ditu lagun pantaila akustikoak jartzeko eskaeran, eta baita hainbat bizilagun ere.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza