Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 01 19 sahararakolaguntzaElikagaiak Mendebaldeko Saharako errefuxiatuei laguntzeko janari-bilketa hasi du Euskal Herriko Otsailak 27 elkarteak. Piztu itxaropena izena jarri diote kanpainari, eta Tindoufeko (Aljeria) errefuxiatuek elikagaietan dituzten premiak asetzea da helburua. Arroza, pasta, lekaleak, azukrea, hegaluzea zein sardinak oliotan eta konpresak behar dituzte, bereziki. 

2015 01 21 zabalduzureetxeaelgIreki zure etxea. Irabazi segurua kanpaina hasi du Eusko Jaurlaritzak herriz herri, eta bihar eta etzi (urtarrilak 21 eta 22) Elgoibarrera etorriko da. Udaletxeko arkupeetan jarriko dute informazio standa, 10:00etatik 18:00etara bitartean.

2000. urtean sortu zuen Gemma Agirregomezkorta elgoibartarrak Miski gobernuz kanpoko erakundea Peruko haurrei laguntzeko, eta hamabost urteko lanaren ostean amaitutzat eman du elkartearen ibilbidea. (bideoa dauka)

2014-12-15 jostailukanpainaJostailuak eta opariak jasotzeko kanpaina egin zuen Elgoibarko Gurutze Gorriak, eta jasotako jostailu guztiak Gabon egun bezperan, abenduaren 23an, banatuko dituzte zailtasun ekonomikoak dituzten familien artean. Aurten 140 ume inguruk jasoko dituzte jostailuok, aurreko urteetan baino gehiagok.

2014-12-11 jubilatuenastea50urtedanakElgoibarko jubilatuek euren astea ospatzen dihardute asteon, eta hainbat ekintza antolatu dituzte datorren astelehenera bitartean. Atzo, 80 urtez gorakoak omentzeko bazkaria egin zuten Jubilatuen Biltokian eta aurten urrezko ezteiak bete dituzten sei bikote ere omendu zituzten, guztiak 1964an ezkonduak.

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza