Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Aspaldian ez bezala zuritu ditu elurrak Elgoibarko eta Mendaroko kaleak, gaur goizean. Elurrak arazoak eragin ditu bi herrietan, garraioan batik bat, baina azkar konpondu dira, pilatutako elurra, -10 eta 15 zentimetro artean-, azkar urtu baita. Elur denborale indartsua baina motza izan da.

elurra elgoibar errepideaEuskal Herriko bazter guztiak zuritu ditu elurrak otsaileko azken egunean. Elgoibarren eta Mendaron ere azken urteetako elurterik handiena bota du eta arazoak eragiten ari da errepideetan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du elurragatik asteazken honetarako, eta 15:00ak arte egongo da indarrean. 

errefusa urazandi zaborra kanpoanEH Bilduren ustez, Elgoibarko Udalaren eta Debabarreneko Mankomunitatearen jokaerak kolokan jartzen ditu hondakinen gaikako bilketa sistema berriaren onura guztiak. Berandu baino lehen, "premiaz", neurri zuzentzaileak hartzeko eskatu dute.

familia eredu berriakFamilia ereduen bilakaera eta eraginak aztertzea du helburu gaur (otsailak 27) Elgoibarren egingo duten hausnarketa saioak. Kafe-trertulia formatua izango du Agipase Elkarteko adituek zuzenduko duten formazio saioak.

2018 02 26 m8morea 1Emakumeen lanak gure gizartean duen eragina ikusarazi eta lan hori aintzat har dadila eskatzeko nazioarteko greba-deialdia egin dute martxoaren 8rako. Elgoibarko udalbatzarrak Eudelek proposatutako adierazpen instituzionala onartu zuen joan zen eguenean, EAJren botoekin. EHBildu abstenitu egin zen, adierazpenean ez zelako grebarekin bat egiten.

albitzuri mankomunitatea erasoa elgoibarDebabarrenako Mankomunitateko langileek salatu dutenaren arabera, domeka goizean gertatu zen erasoa, Albitzurin, brigadakoek ibilgailuak garbitzen dituzten lekuan, Beristain enpresaren ondoan.

Azpilgoeta auzoko erramu handia kimatu dute gaur. Iazko ekainaren 20an goiko aldera zeukan adar handi bat, kontrapisua egiten ziona, jausi zen aparkatuta zeuden bi autoren gainera, eta egun batzutan itxita izan zuten ingurua.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza